Lege Oharra
XEDEA
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk (IFK: 34371459Y; Helbidea: CALZADA DE OLETA, 2 – BAJO. Oiartzun), webgune honen arduradunak, bi helbururekin jarri du agiri hau erabiltzaileen eskura: batetik, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean (IGMEZL) xedatutako betebeharrak betetzeko; bestetik, erabiltzaile orok agiria erabiltzeko baldintzak ezagut ditzan.
Webgunean sartzen den edozein pertsonak erabiltzaile-izaera onartuko du, hemen ezarritako xedapenak zaintzeko eta betetzeko konpromisoa hartuko du, bai eta aplikatzekoa den beste edozein lege-xedapen betetzekoa ere.
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk webgunean ager daitekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea dauka, aldaketen berri aldez aurretik eman edo erabiltzaileei jakinarazi behar izan gabe; argitaratzea nahikoa izango da.
ERANTZUKIZUNA
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk ez du bere webgunean argitaratutako informazioaren ondoriozko inolako erantzukizunik izango, baldin eta informazio hori berarekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatu edo txertatu badu.
Cookieak erabil ditzake, gunearen funtzionamendu eta bistaratze egokirako ezinbestekotzat jotzen diren zeregin jakin batzuk betetzeko.
JABETZA INTELEKTUALA
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk atari honetan jasotako informazio guztiaren jabea da.
Jabetza Intelektualaren Legearen 8. eta 32.1. artikuluei (azken horren bigarren paragrafoari) jarraikiz, espresuki debekatuta dago webgune hau osorik edo partzialki merkataritza-helburuekin erreproduzitzea, banatzea eta publikoki jakinaraztea, inoren eskura jartzea barne, edozein euskarritan eta edozein baliabide teknikoren bidez, DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAren baimenik gabe.
Era berean, erabiltzaileak ezin izango du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAren atarian instalatutako edozein segurtasun-babesgailu edo -sistema.
BERME ETA ERANTZUKIZUNIK EZA
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk ez du bermatzen Atariaren eta Zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Ahal dela, Atariaren eta Zerbitzuen funtzionamenduaren etenen berri emango du aldez aurretik.
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk ez du inolako erantzukizunik izango edukietan egon daitezkeen birusek edo beste elementu batzuek, Erabiltzailearen sistema informatikoan aldaketak eragin ditzaketenek, sor dezaketen edozein motatako kalte-galeren gainean, aldez aurretik hori saihesteko beharrezko neurri teknikoak hartu dituen arren.
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk eskubidea dauka bere atarian egoki deritzen aldaketak egiteko, aldez aurretik ohartarazi behar izan gabe, eta haren bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita horiek bere Atarian aurkezteko edo aurkitzeko modua ere.
DATU PERTSONALEN BABESA
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk datu pertsonalen babesari buruzko araudia betetzeko konpromiso irmoa du; beraz, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta apirilaren 27ko 679/2016 Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (EB) xedatutako betebehar guztiak beteko ditu.
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea betetzen du.
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk interesdunek e-postaz harremanetan jartzean edo harremanetarako inprimakia betetzean emandako datuak erabiliko ditu. Datu pertsonalak helarazitako informazio-eskaerari erantzuteko erabiliko dira, eta oinarri juridikoa interesdunak mezu elektronikoa bidaltzean edo gure pribatutasun-politika onartzean emandako baimena izango da. Gure pribatutasun-politika onartzeak zure datuak erabiltzeko berariazko baimena ematea dakar berekin.
Edozein unetan baliatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkaratzeko, transferitzeko edo mugatzeko eskubideak. Horretarako eskaera izapidetu ahal izateko, erabiltzailearen nortasuna egiaztatu beharko da, beraz, idazkian honako hauek agertu beharko dira: izen-abizenak, eskaera zehatza, jakinarazpenetarako helbidea, data, sinadura eta NANaren edo identifikatzeko balio duen beste edozein agiriren fotokopia. Idazkia posta arruntez bidali ahal izango da Astigarragako bidea 2, 2. esk. Oiartzun helbidera edo david@aedauto.com helbide elektronikora.
Zure ustez DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk zure datuak era desegokian erabiltzen ari bada, erreklamazioak datuak babesteko dagokion agintaritzan aurkez ditzakezu. Espainiako lurraldearen kasuan, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
Bestalde, datu pertsonaletan aldaketarik izanez gero, datuen erabileraren arduradunari jakinarazi beharko dio titularrak.
DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk bere pribatutasun-politika edo erabilera-baldintzak aldatzeko eskubidea du, indarrean dagoen legeriara egokitzeko. Gomendagarria da webgune honen erabiltzaileak webgunea aldian behin berrikustea; izan ere, erabiltzaileak webgune hau erabiltzeak pribatutasun-politika onartzen duela dakar berekin. Jasotako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna ziurtatzen dugu. Segurtasun-neurriak hartu dira datuak aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko. Dena dela, DAVID MARTINEZ CHOQUETICLLAk ez du erantzukizunik izango datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gorabeheren gainean, halakorik dagoenean, edo sistemetara baimenik gabe sartzearen edo haiek erasotzearen ondoriozkoen gainean, egungo teknologiaren egoeraren araberako neurriak hartuta ere antzematea edo galaraztea ezinezkoa denean.